martes, 19 de diciembre de 2006

TEKNOLOGIA BERRIEN ANALISIA

SAN IGNACIO DE LOYOLA IKASTETXEAREN TEKNOLOGIA BERRIEN ANALISIA



Teknologia berrien analisia izan zen burutu genuen lehenengo jarduera. Bertan ikastetxeetan zer nolako teknologiak erabiltzen ziren ikertu behar izan genuen. Horretarako ikastetxe bat aukeratu genuen eta honen analisiarekin hasi ginen, San Ignacio de Loyola ikastetxearen teknologia berrien analisiarekin; alegia.




San Ignacio de Loyola ikastetxea




Guzti hau egin eta gero, hau da, teknologia berrien analisia egin ondoren, teknologia berri hauek ondo aprobetxatzeko proposamen didaktiko bat egin genuen.


Ariketa edota jarduera honen bidez konturatu ahal izan gara, askotan ikastetxeetan ordenagailu eta baliabide asko daudela; hala ere ez direla behar bezala erabiltzen, hauei probetxua ateratzeko.





Ordenagailuen gela

Jarduera hau oso interesgarria izan zen eta gure ustez, eskola guztietan egin beharreko gauza da, hau da, irakasleek honen inguruan analisi bat egitea eta ondoren ariketa ezberdinak proposatzea; gelak dituzten teknologia berri ezberdinak erabil ditzaten ikasleek, gaur egungo gizartean oso garrantzitsuak bilakatzen ari baitira.


No hay comentarios: