martes, 16 de enero de 2007

Blogaren egileak

Ikusi duzuen bezalaxe, blog honetan teknologia berrien ikasgaian egin ditugun jarduerak, gainetik esplikatu ditugu eta honen balorapen txikia egin dugu.



Guk Donostiako irakasleen eskolan ikasten dugu eta 3. mailan gaude; Alaia Fernández eta Alaia Goñi gara lan haun burutu dugunak.






Espero dugu jarduerak zuen gustukoak izatea eta blog honetan zuen iritziak ustea; kontutan izango baititugu.



Eskerrik asko eta besterik gabe:






Balorapen orokorra

sábado, 13 de enero de 2007

WEB ORRIALDEA

Web orrialdearen jarduera, ariketa nahiko liosoa izan zen, inoiz ez genuelako horrelako lan bat burutu eta gauzak gordetzerako orduan, kontu handiz ibili behar delako; bestela gauza guztiak borratu ahal zaizkizu.








Lan hau egiteko ipuin multimedian bezala gai bat aukeratu behar izan genuen, guk aukeratutako gaia haurren inguruan izan zen; bertan haurrentzako txoko asko jarri genituen. Umeentzako web gune bat egitea oso garrantzitsua eta interesgarri iruditu zitzaigun, batez ere, hauekin lan egingo dugulako. Txokoak honako hauek izan ziren:













  • Ipuinen txokoa.

Ipuinen txoko honetan haurrei egokitutako ipuin desberdinak azaltzen dira. Zazpi ipuin desberdin dira eta honako hauek dira:













      Ipuin hauek ez dira oso ezagunak, ez dira haurrek irakurri dituzten ipuin klasikoak. Ipuinak jartzea erabaki genuen gure web orrialde hau sei urteko haurrentzat delako eta haurrek badakizute txikiak direnean gustoko izten dutela ipuinak irakurtzea.Ondoren txoko honi dagokion lehenengo orriaren argazkia ipini dugu, espero dugu gustoko izatea.

      Ipun bakoitzaren gainean klikatuz gero ipuinen txokoan sartuko zarete.

      Animatu eta sar zaitezte!!!!!




    • Abestien txokoa

    Txoko hau abestiei zuzenduta dago, bertan abesti asko aurkitu daitezke, euskal abestiak dira eta horietako batzuk oso ezagunak "Agur euskalerriari" , "Eperrak badituzu" dira horietako abesti batzuk. Haurrentzako abestiak ere badira adibidez, "Maritxu nora zoaz", "kalian gora"... seguruena abesti hauek txikitan entzun dituzuela eta askotan gainera.

    Web orrialde hau gabonak baino lehen egin genuenez, gabonetako abestiak ere azaltzen dira. " Alaken" da horietako bat.


    • Jokuen txokoa

    Txoko honetan izenburuak esaten duen bezala, jokuei egokitutako txokoa da. Bertan joku desberdinak aurkitu daitezke. Joku guztiak ondo pasatzekoak dira. Jokuak honako hauek dira:


    puntuak lotu
    bilatu animalien izenak
    animaliak ordenatu
    hitz misteriotsua
    hitz gurutzatuak
    ordenatu animalien izenak



    Ikusten duzuen bezala batzuk hizki zopak dira, beste batzuk hitz gurutzatuak... denetarik dago, gauza da txoko honekin denbora atsegin bat pasatzea.








    Jokuen gainean klikatuz gero, jokuen txokora sartuko zarete.

    Anima zaitezte!!!!!



    • Esperimentuen txokoa

    Esperimentuen txoko honetan bi esperimentu desberdin aurkitu daitezke. Web orrialdea sei urteko haurrentzat eginda dagoenez, esperimentuak sartu ditugu haurrak beraien etxean egiteko. Hauek oso esperimentu errazak dira, ez dute inongo arriskurik.



    Ur kutsatua
    Presioa eta hotza

    Esperimentuen gainean klikatuz gero esperimentuen txokora sartuko zarete.


    Animatu!!!!!!!


    • Horoskopoa
    Txoko honetan zuei egokitutako horoskopoa aurkituko duzue.





    Iradokizunak bidatzeko txoko bat ere jarri genuen, bertara nahi duenak web orriari buruko gauzak bidaltzeko, edota norbait orrialdean zerbait aldatu behar dela pentsatzen abdu, bertara kontseiluak bidaltzeko. gure e-mail-a jarri genuen edozer komentatu nahi duenarentzat

    Ondoren azaltzen den argazkia gure iradokizunaren orrialdearena da.







    Lehen esan bezala, lan hau nahiko liosoa izan zen; hala ere, aldi berean oso lan polita ere bai. Esan beharra dugu, lan hau batez ere umeekin erabiltzeko jarduera dela eta ez umeek egiteko, lehen esan dugun bezala nahiko zaila delako dena ondo gordetzea eta honekin lan egitea.



    martes, 9 de enero de 2007

    IPUINA: TXANOGORRITXU

    Oso gustokoa izan dugun jarduera ipuin multimedia bat egitea izan zen. Horrela geratu zitzaigun geure lana; esan beharra dugu bi bideo sartu ditugula lehenengoa osoa baina kalitatea oso txarrekoan; bigarrena, aldiz, ez dago osoa baina kalitatea bestea baino hobea da.









    Horretarako hurrengo pausuak jarraitu genituen:



    • Ipuin bat aukeratu genuen, gure kasuan txanogorritxu ipuina.



    • Txanogorritxu ipuinan agertzen ziren irudi guztiak eskaneatu genituen; hau egiterako orduan zenbait arazo eduki genituen, argazki batzuk bi orrialdeetan banatuta zeudelako eta eskaneatzeko orduan oso zikina geratzen zen.









    • Irudi bakoitza diapositiba ezberdinetan jarri behar izan genuen, horrela gure ipuin multimedia izango zenari hasiera emanez.



    • Ipuina gaztelaniaz zegoenez, euskarara itzuli behar izan genuen eta ondoren irudi bakoitzari zegokion diapositiban testua idatzi genuen.


    • Diapositiba bakoitzari kolore fondo bat ezarri genion; hau lan nahiko latza izan zela guretzat esan beharra dugu, 20 diapositiba ingururekin beti berdina egin behar zelako.







    • Diapositiba bakoitzean, ahotsa sartu genion. Ahots hori testuari zegokion partea zen; esan behar dugu nahiko lan eman zigula diapositiba bakoitzari ahotsa sartzen, arazoak izan genituelako (batzutan oso baxu entzuten zen, beste batzutan fondoko ahotsak entzuten ziren..); hala ere, oso ondo pasatu genuen guzti hau grabatzen.

    • Hurrengo pausua, interneten gure ipuinerako egokiak ziren animaziozko irudiak bilatzea izan zen. Konturatu ahal izan ginen gif ugari daudela eta oso politak gainera, eta bat aukeratzea oso zaila suertatu zitzaigun.



    • Bukatzeko, musika jartzea falta zitzaigun eta hurrengo pausua hori izan zen; nahiko arazoak izan genituen musika sartzerako orduan, ez baitzitzaigun ondo entzuten, hala ere, konpondu genuen.Egia da, musikak zerbait berezia ematen diola ipuinari, eta hau gabe soso bezala geratzen delako.


    • Aurkezpena egitea izan zen azkenengo pausua, lehen musikarekin arazoak izan genituen bezalaxe, aurkezpena garaian, berriro arazoak izan genituen; CD an gaizki kopiatu genuelako; baina, berriro kopiatzen konpondu genuen gure arazotxoa.




    Lan hau burutzea animatzen zaituztegu, ikusi duzuen bezala nahiz eta arazotxo batzuk izan, oso lan aproposa da lehen hezkuntzako haurrekin egiteko. Horrela haurrentzat ipuinak irakurtzea askoz atseginagoa eta dibertigarriagoa izango da.




    Beste aldetik, esan beharra dugu, edozein lanen aurkezpena egiteko oso aproposa dela power point-a, aurkezpenak oso txukunak geratzen baitira eta honen bidez, oso aurkezpen politak egin daitezkeelako.




    Beraz, power pointa eta honelako lanak egiteko animatzen zaituztegu, oso lan politak egin daitezkeelako.