


Ipuinen txoko honetan haurrei egokitutako ipuin desberdinak azaltzen dira. Zazpi ipuin desberdin dira eta honako hauek dira:
Txoko hau abestiei zuzenduta dago, bertan abesti asko aurkitu daitezke, euskal abestiak dira eta horietako batzuk oso ezagunak "Agur euskalerriari" , "Eperrak badituzu" dira horietako abesti batzuk. Haurrentzako abestiak ere badira adibidez, "Maritxu nora zoaz", "kalian gora"... seguruena abesti hauek txikitan entzun dituzuela eta askotan gainera.
Web orrialde hau gabonak baino lehen egin genuenez, gabonetako abestiak ere azaltzen dira. " Alaken" da horietako bat.
Txoko honetan izenburuak esaten duen bezala, jokuei egokitutako txokoa da. Bertan joku desberdinak aurkitu daitezke. Joku guztiak ondo pasatzekoak dira. Jokuak honako hauek dira:
Ikusten duzuen bezala batzuk hizki zopak dira, beste batzuk hitz gurutzatuak... denetarik dago, gauza da txoko honekin denbora atsegin bat pasatzea.
Jokuen gainean klikatuz gero, jokuen txokora sartuko zarete.
Anima zaitezte!!!!!
Esperimentuen txoko honetan bi esperimentu desberdin aurkitu daitezke. Web orrialdea sei urteko haurrentzat eginda dagoenez, esperimentuak sartu ditugu haurrak beraien etxean egiteko. Hauek oso esperimentu errazak dira, ez dute inongo arriskurik.
Lehen esan bezala, lan hau nahiko liosoa izan zen; hala ere, aldi berean oso lan polita ere bai. Esan beharra dugu, lan hau batez ere umeekin erabiltzeko jarduera dela eta ez umeek egiteko, lehen esan dugun bezala nahiko zaila delako dena ondo gordetzea eta honekin lan egitea.
San Ignacio de Loyola ikastetxea
Ordenagailuen gela
Jarduera hau oso interesgarria izan zen eta gure ustez, eskola guztietan egin beharreko gauza da, hau da, irakasleek honen inguruan analisi bat egitea eta ondoren ariketa ezberdinak proposatzea; gelak dituzten teknologia berri ezberdinak erabil ditzaten ikasleek, gaur egungo gizartean oso garrantzitsuak bilakatzen ari baitira.